Azkeneko egunak, dirulaguntza eskaerak egiteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 22a, 02:00

Zenbait dirulaguntza deialdi dauzka zabalik, Astigarragako Udalak. Eta horietako zenbaitetan, azkeneko egunak dira, es­kaerak egiteko. Zehazki, irailaren 28ra arte eskatu daitezke, honakoak: kultura, euskera eta jaien arloetan 2017an antolatu ziren programa, proiektu eta jardueretarako dirulaguntzak; 2017-2018 ikasturtean Haurres­ko­lak partzuergoan ibilitako haurrentzako laguntzak; eta Astigarragan ikasteko aukerarik ez duten DBH eta HHI-EPAko ikasleek 2017-2018an ikastetxe publiko batera egindako bida­ien dirulaguntzak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!