Luis Goñik Flysch Beltza igeriketa zeharkaldia irabazita eman dio bukaera denboraldiari. Bi ibilbide zeuden: bata, 6.500 metrokoa Saturraran eta Deba artean, eta bestea, 3.000koa Mutriku eta Deba artean. Goñik bigarren hau irabazi zuen Zugatz Ansa eta Mikel Bildosolaren aurretik. Bihar, Luis eta Enaitz Goñik, Gipuzkoako Liga irabazteagatik, igeriketa galan saria jasoko dute Ordizian.