Karabel festetan, biharko egunez

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 21a, 02:00

Dena prest daukate Karabelen Auzo Eguneko etxeferoa bota­tzeko. Bihar izango da hori, 10:00etan; aurreneko suziriarekin batera, gainera, musikak alaituko du eguna. 

Auzoko gaztetxoenei egingo diete deia hasteko, jolastera jais­­­teko, aurpegiak margotzeko au­­kera eta puzgarrietan ibil­tze­koa izango di­tuzte, or­duan. On­do­ren, bu­ru­haundiak aterako dira. 

Ordura arte, tortilla eta biz­kotxoak prestatzen arituko dira helduak, etxean; 11:45etarako entregatu eta eguerdian sariduna den ala ez jakiteko! 

Ordu berean animatuko di­tu txikienak Lekimek; sa­gar­do dastaketa eta toka txapelketa ere, 12:00etan izango dira. Paella janarekin bapo ge­ra­tuko dira denak, gero.

Eguna bukatzeko, jolasak eta dantza: hasteko, bingoa eta jokoak izango dira, eta buka­tzeko, zumba eta DJ Ne­mus. Zezen suzkoa eta trakarekin bukatuko dira festak, ga­uez.

Salgai, gaur arte
Gaur izango da azken eguna paella-jaterako txartelak, bingorako kartoiak, kamixetak eta zapiak erosteko. 17:00etatik 20:00etara erosi ahal izango dira, auzo elkartean. 

EGITARAUA
10:00, Diana.
10:30, Aurpegi margolariak eta puzgarriak.
11:00, Buruhaundiak.
12:00, Tortilla eta bizkotxo txapelketa (goizeko 11:45ak arte entregatu ahal izango da, txosnan). Bitartean, Haurrentzat animazioa Lekimekin; sagardo dastaketa; eta toka txapelketa.
14:00, ‘Paella’ herrikoia.
15:30, Bingoa.
17:00, Joko herrikoiak.
18:30, Txokolatada
19:00, Zumba.
21:00, DJ Nemus.
22:00, Zezen suzkoa.
00:00, Traka eta suak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!