Urteko mendi irteera antolatu du Xalaparta elkarteak, irailaren 30erako. Goizeko 08:00etan abiatuko dira elkartetik, autobusean, Epelera bidean. Gero, bazkaria egingo dute elkartean. Izenematea zabalik dago, eta igandera arte egongo da zerrenda, elkartean. 20 euro dira bazkaria.