Egin Zotz! Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren presentzia haunditzeko kanpaina gaur jarriko da abian Hernanin.
Hasiera emateko Mikel Garaizabal enologo sumilerrarekin pintxopote gidatua antolatu da. Aurkezpena 18:30etan egingo da Plaza Berrin, ostegunean, eta bertan egongo dira besteak beste, sagardogileak, Hernaniko Ostalariak, Asier Arrese HAZIko zuzendaria eta Hernani eta Astigarragako Alkateak.
19:00etan Euskal Pintxo potea izango da, Euskal Sagardoa eta kalitatezko bertako produktuekin bi euroko prezioan honako tabernetan: Txili (Eusko Labeldun behi hanburgesa), Atxur (Eusko Labeldun Basatxerri hanburgesa), Tripontzi (Eusko Labeldun Lumagorri hamburgesa), Juxto (Eusko Labeldun Basatxerri hanburgesa) eta Kixkal (Zubeltzu gilda).
Tabernaz taberna sagardoaren inguruko azalpenak emango ditu Mikel Garaizabalek, jendearen parte hartzea sustatuz, Euskal Sagardoari buruz gehiago ikasteko aukera ere izango da gaur Garaizabal enologo sumillerraren eskutik aipaturiko bost tabernetan.
Ostegunero sariak Euskal Sagardoa hartzen dutenentzat
Horrez gain, ostegunero sariak izango dira Euskal Sagardoa hartzen dutenentzat (sagardo loteak, kamisetak, aurreko mantalak, afariak...) eta produktu desberdinak Hernaniko honako tabernetan: Rioja, Txili, Garin, Atxur, Joxe Mari, Kixkal, Aralar, Tripontzi, Txoko, Goiz Argi, Akeit, Errioguarda, Antziola, Eper, Deportivo, Karrero eta Juxto.