‘Cantores y cantoras’ gaur, Biterin 19:30etan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 20a, 02:00

‘Cantores y cantoras’ kon­tzertu-antzerkia eskai­niko du­te gaur, 19:30etan, Biteriko areto nagusian. Bertan har­tuko du parte Karmen Men­diolak zuzentzen duen Ze­landa Antzerki Talde her­na­­niarrak;  Ainhoa Pineda, Jose Luis Gomez, Xabier Arraztio eta Xixili Barrenetxearen ema­­naldiarekin, eta  Goiz Eguzki Abesbatza eta Ozenki Abasbatzak lagunduko dute euren ahotsekin. 1870. urte inguruan, Baztango herri ba­tean liskar bat sortu zen bi gi­zonen artean, Brutus eta Mu­si­­keitorren, arteko historioa kon­­tatzen da bertan. Brutus jau­nari ahots eder eta grabe bat izatea gustatuko litzaioke, abes­ba­tzeko emakumeek ba­ri­­to­­­noen ahots sakona mires­ten zutela ohartzean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!