‘Errementari’ gaur zortzi, Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 20a, 02:00

Dobera Eus­kara Elkarte­a­ren Zinea Euska­raz! egitasmoa be­rriz itzuliko da udara pasa e­ta gero. Honela, datorren oste­gu­ne­an, irailaren 27an, Erre­men­tari eus­­kal pelikula eskai­niko da, 18:30etan, San­dius­terrin.  Sa­rre­­ra de­balde da eta na­hi du­enak bo­rondatea eman de­zake.

Paul Urkijok zuzendu zuen pelikula eta aurten bertan es­trei­natu da; bitxikeria gisa, arabar euskalkia erabil­tzen dute. Euskal mitologian oina­­rritutako Patxi Errementeria da pertsonaia nagusia; 10 urte pasa dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik, eta Ara­bako herrixka batean, Alfre­do ize­neko Di­putazioko komi­sario bat ger­takari bat iker­tzen ari da. Arrastoek basoaren sako­nean dagoen erre­men­teria beldur­garri ba­te­ra daramakite.

Bertan, erre­mentari bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko he­rritarrek hari buruzko istorio ilunak kon­tatzen dituzte, la­purreta, hilketa eta demonioe­kin egin­dako tratuei buruz­koak. Egun batean, Usue ize­ne­ko neskatxa batek erre­men­teria miste­rio­tsuan sartzea lor­tzen du, eta agerian uzten du Patxi Erre­mentariak ez­kuta­tzen duen egia izugarria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!