109 merkatari eta ostalari gaur, kalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 21a, 02:00

Aurten bete ditu 25 urte Be­rriak merkatari eta ostalarien elkarteak, eta hori ospatzeko, Merkataritzaren eta Ostala­ri­tza­ren festa egingo dute gaur. Gainera, aprobetxatuko dute herrian erostea sustatzeko, eta herritarrei gogorarazteko «Hernanin topatuko dutela behar duten guztia», azaldu dute.

Komertzioak kalean, goiz eta arratsaldez
Hernaniko kaleetan, bere­ziki, Kaxkoan komertzioen presentzia areagotzeko as­moz, kalera aterako dira, de­nera, 109 merkatari eta osta­lari. Goizean, 10:00etatik 13:30­e­tara izango dira bertan; eta arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara. 


Musika eta beste
Ekintza gehiago ere izango dira. Musikak alaituko ditu kaleak, goizeko 11:00etan ha­sita, eta omenaldia egingo dio­te Portalondori, 100 urte be­te dituelako. Arratsaldean, tailer eta jolasak egingo di­tuzte, baita Thunder Hun­ters­en kontzertua eta Batu­kada ere. 

EGITARAUA
10:00-13:30, komertzioak kalera! Kaxkoan zehar.

11:00, Musika kaleetan zehar.

13:30, Omenaldia: Portalondok 100 urte.

16:30-20:00, Komertzioak kalera!

16:30-18:30, Tailer eta jolasak: elikagaien etiketak irakurtzen ikastea, aurpegiak margotzea, altxorraren bila...

18:15-19:15, Kontzertua: Thunder Hunters.

19:00, Batukada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!