Besteen lekuan jartzeko asmoarekin egingo dute gaur Kirol Egokituaren ginkana Kemenek, Hernadesek, AGIk eta AGAEBek, Hernaniko Koxka Elkartearen laguntzaz. Arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara izango da, Atsegindegin.
Ginkanako probez gain, aurpegia margotzeko aukera izango dute gaztetxoenek, baita tailerretan parte hartu eta txokolatea meriendatzeko aukera ere.
Ekintza gehiago, Mugikortasun Astean
Hain zuzen, Mugikortasun Asteari hasiera emango dio gaurko ginkanak. Bihar izango du jarraipena patin festarekin eta ipar martxako ikastaro eta ibilaldiarekin. Etzi, igandean izango dira azkeneko ekintzak.
GAUR
17:30-19:30, Kirol egokituaren ginkana, Atsegindegin.
BIHAR
10:00, Patin Festako elkarretaratzea, Plaza Berrin. 10:30etan hasiko dute ibilaldia.
10:30, Ipar martxako oinarrizko ikastaroa eta ibilaldia, Atsegindegitik abiatuta; euria eginez gero, kiroldegian.
11:30, Patin Festako ginkana, Urbieta kalean.
12:15, Patinatzaile trebatu eta txapeldunen erakustaldia, Urbietan
13:00, Hamaiketakoa, Patin Festako partehartzaile guztientzat.
ETZI
09:30-12:00, Bizikleta ibilaldia, Atsegindegitik abiatuta.
09:30-12:00, Bide-heziketa zirkuitua, Atsegindegin.
10:00-14:00, Emisio txikiko ibilgailuen erakusketa: ibilgailu hibrido eta elektrikoak (autoak, motoak eta bizikletak). Zinkoenean. Horietako batzuk probatzeko aukera ere izango da.