EAJk kutsadura akustikoaren inguruan mozioa aurkeztuko du

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 19a, 02:00

EAJ-PNV taldeak mozioa aurkeztuko du iraileko plenoan kutsadura akustikoaren inguruan. «EAJk ingurugiroarekiko duen errespetu eta arduratik, Hernanik jasaten duen gehiegizko soinua murriztearren mozioa aurkeztuko dugu plenoak onartu dezan».
EAJ-PNVko Andoni Amona­rraiz bozeramaileak adierazi du: «beste behin konponbideak jarri nahi ditugu hernaniarren arazoei. Kasu honetan, kutsadura akustikoa murriztu nahi dugu. Alde batetik, udal­tzaingoari beharrezko formazio eta tresnak emanez soinu gehiegi egiten duten ibilgailuen azterketarako eta bestetik, soinu sentsoreak jarriz kalerik gatazkatsuenetan. Ha­uek informazioa emango dio­te udaltzainei denbora errealean eta jarduera protokoloa jarri beharko da martxan».
Amonarraizek eransten du, «ingurugiroa errespetatzeko erabaki egokienak bilatzeko asmotan, mozio hau ez da izan lehenengo proposamena zentzu honetan. Orain hilabete batzuk, Udalak ibilgailu berriak erosiko zituela jakin genuenean, EH Bilduri helarazi genion gure gaitzespen ir­mo­ena gasoildun ibilgailuak erosteko proposamenaren au­rrean. EAJtik ibilgailu hibrido baten modeloa eta marka helduarazi genion Udal taldeari, proposatutakoaren antzekoa dena, Eta gainera eskatu dugu erostea pentsatu den garabi-kamioiak ere gasa kontsumitu dezan edo produktu horren depositua txertatu eraman dezan».
Azkenik alderdi jeltzaletik jakinarazi dute «EAJk kutsaduraren zezena adarretatik heldu nahi du eta bizi kalitate hobeagoa eman nahi diogu Hernaniri».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!