Emisio txikiko ibilgailuen erakusketa jarriko dute igandean Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 19a, 02:00

HERNANIKO Udalak eta herriko hainbat eragilek Mugikor­tasunaren Europako Astea antolatu dute elkarlanean aurten ere. Urtez urte, ekitaldi berriak txertatu dira egita­rauan.
Aurten bi berritasun nagusi daude: emisio txikiko ibilgailuen erakusketa Zinko­enean; eta Ipar Martxa berritasunekin. Adin guztietarako egokia den jarduera fisikoa ere mugi­kortasun egitarauan sartu zen aurreko urtean.
Mertxe Gomez mugikor­ta­sun teknikariak eman zuen, aur­tengo ekintzen berri. Ohi­ko ginkana egokituak emango dio hasiera ostiralean. Kotxe­rik gabeko eguna larunbatean ospatzen da eta Urbieta kalea itxita egon­go da, Karrerotik Marie­lu­tsera, Patin Festa os­pa­tzeko, 09:00etatik 14:00­eta­ra. Ipar martxako ikastaroa eta ibilaldia izango da nobedadea, Atsegindegin.
Beste berrita­su­na, igandean, emisio txikiko ibil­ga­iluen erakusketa Zinkoenean jarriko dute: ibilgailu hibri­do­ak eta elektrikoak 10:00­etatik 14:00etara. Ez du hu­tsik egingo, Bizikleta Festak ere.

Patin festa, Urbieta kalean
Patin Festako elkarretara­tzea, Plaza Berrin egingo da eta 10:30etan hasiko dute ibilaldia. Patinen ginkana 11:30etan egingo da Urbieta kalean eta 12:15etan patinatzaile trebatu eta txapeldunen erakustaldia egongo da leku berean: slalom, saltoak... 13:00etan ha­mai­ketakoa antolatu da partehartzaile guzti­en­­tzat.
Igandeko bizikleta ibilaldia eta bide-heziketa zirkuitoa 09:30etatik 12:30etara egingo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!