Kontzertu-antzerki berezia, Goiz Eguzkik

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 19a, 02:00

Aurreko urtean egin bezala, kontzertu-antzerki berezia es­kai­niko du Goiz Eguzki abes­batzak bihar. Ikasturte be­rri­ari, os­pa­kizun giroan eman nahi izan dio hasiera. Horrela, musika eta antzerkia nahas­tuko dituen emanaldi berezia izango da: Musika&Antzerkia.
Arratsal­de­ko 19:30etan ha­sita izango da saioa, Biteri kultur etxeko areto nagusian.  Javier Zubimendik zuzen­dutako ahotsak entzun eta hauekin batera aktoreak ikusteko aukera egongo da.
Emanaldia debalde izango da, baina aurreko batzuetan egin bezala, gonbidapena beharko da bertaratzeko. Biterin bertan banatzen dira gonbidapenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!