Egun osoan zehar izan zuen laguntza atzo, Xabier Salillasek, 48 orduko erronka betetzeko. Eta gaur ere, hainbat ekintza antolatu ditu Pausokak, korrikalariak erronka bukatu bitartean. Arratsaldeko 18:00etan izango da hori.
GAUR, Atsegindegin
09:30, Txistulariak.
11:00, Umeentzako tailerrak.
12:00, Buru-arin eta erraldoien kalejira.
16:00, Txokolatada.
17:00, Zozketa berezia.
18:00, Martxaren amaiera.