Hasi da proposamenak bozkatzeko epea

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 17a, 02:00

Erabaki Hernani Decide 2019 prozesua azken fasean mur­gildu da. Proposamenak boz­ka­tzeko epea ireki da eta aza­roaren 11n amaituko da boz­keta garaia. Astelehenean aur­keztu zituzten Luis In­txauspe alkateak, Esti Aldei­turriaga zinegotziak eta Azti­kerreko Mai­tane Barre­netxea tekni­kariak. Al­ka­­teak azpi­ma­rratu zuen prozesuaren sen­dotzea: gero eta jende gehi­agok eza­gutzen du eta herri­tarrak dira mo­torra».

Bi aldaketa nagusi: Gaika multzokatu dira eta 12 urtetik gorakoek bozkatu dezakete
Multzokatu egin dira propo­samenak gaien arabera, txiki eta haundiak konpen­tsatzeko. Honela 53 proposamen lehe­netsi dira eta 30 propo­sa­me­netan bildu dira. Hori­etatik 10 aukeratu behar­ko ditu herri­tar bakoi­tzak, ez gehiago, ez gu­txi­ago; bes­tela, boto balio­gabetua izango baita.
Bestetik aurtengo aldaketa haundiena, Eskola Agenda 21 proiektuaren bidez partai­de­tza eta bozkatzeko adina jais­tea izan da, 8 urtetik go­rako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Zergatik aldaketa hau? galdetu zuen Barrene­txea teknikariak. Bi arrazoi nagusi nabarmendu zituen. «Hasteko adin honetakoak ere herri­ta­rrak dira. Hernani bizi dute, he­rriko beharrak eta gabe­ziak identifikatzen dituz­te, eta euren egunerokoan ere Herna­ni hobetzeko proposa­menak dituzte».
Bestetik Eskola Agenda 21 proiektuarekin duen antze­kotasunarengatik ere erabaki da beraiek bozkatzea. «Haus­narketa eta balorazio gaita­suna barneratzen dute, eta bozkatzeko gaitasuna badu­tela uste dugu».
Hernani Erabakik beste esperientziak izan ditu kon­tutan, Gipuzkoako Foru Aldun­dia, besteak beste. «Proiektu pilotu bat egin berri du haur eta nerabeekin proposamenak egin eta erabakitzeko».

8-12 bitartekoek klasean tutorearekin landuko dute
Hernaniko kasuan, boz­katuko duten lehenengo urtea da. 12 urtetik gorako ikasle guztiek edukiko dute boz­ka­tzeko au­kera. Adin hone­tatik behe­ra­koekin ikas­tetxe bakoi­tzak erritmo eta lanketa ezber­dinak izango ditu. Tuto­re­arekin landuko dituzte kla­sean.

53 proposamenetik, 10 aukeratu webgunean edo postontzien bidez
Bosgarren urtea da prozesua aurrera eraman dela eta orain hernaniarrek dute aukera 53 proposamenetik 10 aukera­tzeko. Guztira 376 proposamen aurkeztu ziren eta denak, baita bidean geratu direnak ere, erantzuna dute. Propo­samenak kontsultatu daitezke webgunean  eta zein momen­tutan geratu ziren kanpo eta zergatik irakurri eta ikusi daitezke.
Orain 53 geratzen dira, 30 proposamenetan bildu dira eta herritarren esku dago zertan inbertitu 500.000 euroak. Boz­katzeko bi bide izango dira: erabaki.hernani.eus web­­­gu­ne­aren bidez, edo etxeetara bida­litako diptikoa bete eta udal eraikinetan jarri dituzten postontzietan sartuz. Aurtengo diptikoak osoagoak dira eta irudiak ikusi daitezke. NAN zenbakia edo baliokidea eta izen abizenak jarri behar dira bozkatzerakoan.
Etxean jasoko den esku­orria bete eta postontzietan bota behar da. Honako leku­etan aurkitu daitezke poston­tziak: Udaletxea, Biteri, Kirol­degia, Gaztelekua, Institutua, Goiz Eguzki, Sandiusterri, EPA eta auzo elkarteen egoitza-lokal guztietan.

Gaur Kaxkoan proposamenen inguruko informazioa eta xehetasunak
Proposamenak, gainera, au­zoz auzo aurkeztuko dira. Au­rreneko zita udaletxean izan­go da gaur, 19:00etan.
Guztira zortzi saio egingo dira: Gaur udaletxean, 19:00­etan; bihar Zikuñagan, 19:30­etan; etzi Latsunbe Berrin, 19:30etan; Portun urriaren 22an, 19:00etan; Sorgintxulon, urriaren 24an, 19:00etan; Kara­belen, urriaren 25ean, 19:00­etan; Florida Etxeberrin, aza­roaren 7an, 19:00etan; eta An­tziolan, azaroaren 8an, 19:00­etan.
Aurten, kaleko presentzia indartze aldera, lau aste hau­etan zehar stand bat jarriko da herriko gune ezber­dinetan, herritarrak bozka­tzera ani­ma­tzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!