Obra eta Zerbitzuen Batzordea, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 19a, 02:00

Gaur bilduko da, goizeko 11:30etan udaletxeko pleno aretoan, Udaleko Obra eta Zerbitzuen Batzordea. Sei puntu izango dituzte lantzeko; tartean, kiroldegiko bulegoen berritze lanen proiektua eta pleguak, Arrobitxuloko igogailuaren proiektua idazteko baldintzen pleguak, eta Ergobiako plazaren antolamendua.
Ostiralean, berriz, Ogasuna eta Ondarea Batzordea bilduko da, 12:00etan pleno aretoan. Landu beharreko puntuen artean, 2019ko zerga ordenantzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!