Sagarrak bildu eta muztioa egiteko plana, familian

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 19a, 02:00

Astigarragako tolareetan be­zala, sagar muztioaren ela­bo­razioarekin hasiko dira, Sagar­doetxean ere. Izan ere, familia osoarentzako plana pro­posatu dute, hurrengo aste­otarako: sagarrak bildu eta muztioa egitea.
Hamaika egun jarri di­tuz­te aukeran horretarako, irai­le­ko eta urriko asteburuetan: irailak 22, 23 eta 29, eta urriak 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27 eta 28. La­runbatetan bi txanda izan­go dira, 12:00etan eta 17:00etan; eta igandeetan, eguerdikoa ba­­karrik. Baina parte hartze­ko, aurrez eman beharko da izena: 943 55 05 75 telefonora deitu, info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera idatzi, edo sartu www.sagardoarenlurraldea.eus webgunean. 4 euro dira hel­du­entzat; haur eta gazte, doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!