Mugitzeko modu ezberdinak konbinatzeko deia, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 19a, 02:00

Mugikortasun Jasan­ga­rria­ren Europako Astea da hau, eta Astigarragan ere izango da ekintzarik. Gaur bertan hasi­ko dira, tren berdean ibilbidea egiteko aukera egongo baita, arratsaldean: Joseba Baran­dia­ran plazatik abiatuko da tre­na, 17:00etan aurreneko txan­dan, eta 18:00etan bigarrenean.
Bihar, berriz, zita bikoitza izango da: helduentzako gim­nasia saio irekia Joseba Ba­ran­diaran plazan, 11:00etatik 12:00etara; eta Why we cycle pelikularen proiekzioa arra­tsal­deko 19:00etan, kultur etxean.  Pelikula horretan, Holandako txirrindularitza kulturari bu­ruz ariko dira, aditzera ema­nez bizikletan ibiltzeak zorion­tasunera eramaten duela.
Bikoitza izango da zita, osti­ralean ere. Goizean, ibilaldia egingo dute, Joseba Baran­dia­ran plazatik Martutenera, Asti­garragako udaletxean lun­txa­rekin bukatzeko. Eta arra­tsal­dean, ginkana eta txokolatada Herri Eskolako patioan.

Inkesta, etxez etxe
Bestalde, Udalak jakinarazi du, Mugikortasun Astea aprobe­txa­­tuz inkesta utzi duela bu­zo­­ietan, etxez etxe, garraio pu­bli­koaren inguruan herritarren asebetetze maila ezagutzeko. Inkesta bete ondoren, udale­txe­an, kiroldegian edota kultur etxean dauden kutxetan utzi behar da, edo emailez bidali: alkatetza@astigarraga.eus.

MUGIKORTASUN ASTEA
GAUR, asteazkena
17:00 eta 18:00, Tren berdea, Joseba Barandiaran plazatik aterata.
BIHAR, osteguna
11:00-12:00, Helduentzako gimnasia, Joseba Barandiaran plazan.
19:00, Why we cycle pelikularen proiekzioa, kultur etxean.
ETZI, ostirala
11:00, Ibilaldia, Joseba Barandiaran plazatik Martutenera, bidegorrian ba­rrena. Ondoren pikoteoa, udaletxean.
17:00, Ginkana eta txokolatea bizko­txoekin, Herri Eskolako patioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!