Migrazioen inguruko hitzaldia, etzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 18a, 02:00

SOS Arrazakeria elkarteko Agustin Unzurrunzagak hitzaldia eskainiko du etzi, 19:00etan, Biterin. Bertan, gaurko migrazio mugimenduak, elkartasuna eta xenofobia izango ditu aztergai. Bestetik, ostiralean Fatima pelikula eskainiko da, baita 19:00etan, Biterin. Bertan, Frantzian bizi den etorkin emakume algeriar baten nondik norakoak eta historia kontatzen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!