25 urte bete ditu aurten Berriak Elkarteak, Hernaniko Merkatari eta Ostalarien taldeak, eta hori ospatzeko, Merkataritzaren Festa egingo dute ostiral honetan. Era berean, aprobetxatu nahi dute herriko komertzioetan kontsumitzea bultzatzeko.
Dendak, kalera
Kaxkoa bihurtuko dute egun horretan merkataritzaren ardatz; bertako denda eta tabernak kalera ateratzeaz gain, lokal komertzial hutsak aprobetxatuko dituzte, herrian zehar dauden beste komertzioak ere, egun horretan, Kaxkoan egon daitezen.
Horrez gain, kale animazioa izango da egun osoan zehar, baita hainbat emanaldi berezi ere. Besteak beste, Portalondori omenaldia egingo diote, tailerrak izango dira, baita musika ere.
EGITARAUA
10:00-13:30, Dendak kalera!
11:00, Musika kaleetan zehar.
13:30, Omenaldia: Portalondok 100 urte.
16:30-20:00, Dendak kalera!
16:30-18:30, Tailerrak: elikagaien etiketak irakurtzen ikastea, aurpegiak margotzea, altxorraren bila...
18:15-19:15, Kontzertua: Thunder Hunters.
19:00, Batukada.