Txapelketen eguna izan zen atzokoa, Euskal Jaien bukaeran. Euskal Herriko Burduntzi txapelketa egin zuten aurrenekoz, Plazan, eta bertan Urko Garate durangarra gailendu zen. Ondoren, Gazteen Trikitixa Txapelketako XXI. txapela, Janine Segurola eta Elaia Diaz hernaniar bikoteak jaso zuten. Arratsaldean izan zen XXIV. Gazteen Dantza Suelto txapelketa; Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida (Azpeitia) izan ziren garaile.