Egun bakarra baina intentsoa izaten dute urtero Karabel auzoko bizilagunek. Larunbatean izango da egun haundi hori.
Eguerdian, ekintza asko
Herriko musikarien dianak emango dio hasiera festari; ondoren, auzoko gaztetxoenak bilakatuko dira, protagonista. Aurpegi margolariak eta puzgarriak izango dituzte, lehenengo; buruhaundiek auzoa zeharkatuko dute gero; eta segidan, Lekim haurrentzako animazioa izango da.
Azken hau eguerdiko 12:00etan izango da, helduenak tortilla eta bizkotxo txapelketan eta sagardo dastaketan dauden bitartean.
Hortik aurrera, ekintza asko izango dira segidan: paella-jana, jokoak, bingoa... gaueko 00:00etan traka eta suek festari bukaera ematen dioten arte.
Auzo elkartean, prestaketa
Ordura arte, prestaketa lanetan dabiltza bizilagunak. Auzo elkartean izango dira Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, festetako materiala saltzen: txartelak, kamixetak, zapiak...
EGITARAUA
10:00, Diana.
10:30, Aurpegi margolariak eta puzgarriak.
11:00, Buruhaundiak.
12:00, Tortilla eta bizkotxo txapelketa (goizeko 11:45ak arte entregatu ahal izango da, txosnan).
Bitartean, Haurrentzat animazioa Lekimekin; sagardo dastaketa; eta toka txapelketa.
14:00, ‘Paella’ herrikoia.
15:30, Bingoa.
17:00, Joko herrikoiak.
18:30, Txokolatada
19:00, Zumba.
21:00, DJ Nemus.
22:00, Zezen suzkoa.
00:00, Traka eta suak.