Aurreneko partidua izan zuten atzo Patrick Polidoriren mutilek, eta dagoeneko estreinatu dute Heineken Ligako markagailua. Bartzelonari 19-12 galduta lortu dute aurreneko puntua, bonus defentsiboari esker.
Entsegurik egin gabe etxeratu ziren atzo hernaniarrak, lau zigor-kolperi esker mugitu baitzuten atzo, markagailua.
Aurreneko zatian, kataluniarrak aurretik
Aurreko urtekoak ahaztera atera ziren bi taldeak, eta segituan nabaritu zen hori. 16garren minutuan hartu zuen aurrea Bartzelonak Rodrigo Maria Avalosen entseguarekin, aurrena, eta Bautista Guemesen transformazioarekin, gero (7-0). Ez ziren, ordea, Bartzelonakoen puntu bakarrak izan; aurreneko zatia bukatzen ari zela, beste entsegu bat egin zuen Felipe Alegriak, eta Guemesek transformatu zuen, berriro ere. Hortaz, 14 puntuko aldearekin joan zen Bartzelona, atsedenaldira.
Horrek ez zituen hernaniarrak kikildu, eta indarrez atera ziren bigarren zatian. Anartz Elosegik jaurti zituen lau zigor-kolperi esker lortu zuten ia, markagailuari buelta ematea (14-12). Bukaerarako gutxi falta zenean borobildu zuen partidua Bartzelonak, Baptiste Bougearden entseguari esker (19-12).