«Omenaldia zuek merezi duzue!»

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 16a, 02:00

Jolasak, musika, talo-jana, ani­­maliak... denetarik izan zen atzo, Euskal Jaien larun­batean, baina dudarik gabe, Kaxko elkarteak Portalondori egin zion omenaldia izan zen eguneko momenturik hunki­ga­rriena, 100 urte betetzeaga­tik. Bertan elkartu ziren Lan­daribar-Urdanpileta fami­lia (Portalondoren jabea), herriko musikariak, baita herritar as­ko eta asko ere. 

Kaxko elkar­tea­ren izenean, beren lana «eskertu» egin zie­ten, eta «beste hainbeste irau­tea» opa zieten.

Beren aldetik, Arantxa Lan­daribarrek bere aitona izan zuen gogoan: «aitonak, dena ireki zuenean, ez luke inoiz pentsatuko halako ome­naldi bat jasoko genuenik!». Mal­koak begietan zituela, eske­rrak eman zituen. Alde bate­tik, langileei «joan dire­nei, eta hemen daudenei». Eta beste­tik, herritarrei: «denda bat ez da ezer bezerorik gabe». Berta­ratuei esan zien: «ome­nal­dia zuek merezi duzue!».

Eli Pagolak idatzitako ber­tsoa abesten bukatu zuten omenaldia, Kantuz, Ozenki eta Goiz Eguzki abesbatzaren eta herriko txistularien laguntzaz.    

Dantza protagonista, gaur
Goizean, aurtengo nobedadea izango da: bur­duntzi txapel­keta, Plazan. Eta arratsalde­an, herria dan­tzan jarriko dute. 18:00etan, XXIV. Gazteen Dan­tza suelto txapel­keta izan­go da, Kris­ki­tina dantza taldea­ren es­ku­tik. Ondoren, Tio Tero­nen semeak dantza taldeak, parranda eta euskal dantza uztartuko ditu, Tilosetan. 

EUSKAL JAIAK 2018

GAUR, igandea
09:00,
Diana, Txistulari Bandarekin.
10:00, XXXIX Pablo Lasa Artisau Azoka Plaza Berrin.
11:00, Sagardo-dastaketa Plazan.
11:30, Euskal Herriko burduntzi txapelketa Plazan.
12:00, XXI. Trikitixa txapelketa, Plazan.
12:00, Esku pelota eta pala txapelketa, Tilosetan. Euria eginez gero, frontoian.
18:00, XXIV. Gazteen dantza suelto txapelketa Plaza Berrin. Euria eginez gero, Biterin.
19:30, Tio Teronen semeak dan­tza taldearen umore emanaldia, Tilosetan: Festamentua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!