Atzo izan zuten Ohorezko Erregional mailako mutilek denboraldi berriko bigarren partidua, aurrenekoa etxean. Zubipen jokatu zuten, beraz, eta Bergara izan zuten bisitari. Hiru puntuen bila zijoazela abixatu zuten, eta hala izan zen, Iñigo Bereziartua eta Jon Elorzaren golei esker, 2-0 irabazi zioten Bergarakoei. Bihar gauza bera egitera jaitsiko dira Euskal Ligako neskak Zubipera. Pauldarrak B talde bilbotarraren kontra lehiatuko dira, arratsaldeko 17:00etatik
aurrera, Ainitze Rodriguezen gidaritzapean.