Goizuetako eta Aranoko emakumeen parte-hartzea aztertzeko beka deialdia zabaldu dute. Bekaren helburua da Goizuetako eta Aranoko emakumeek XX. mendeko bigarren erditik gaur egun arte Goizuetan eta Aranon parte-hartze arloan egin duten lanaren oroimena berreskuratzea, gizon-emakumeen berdintasunaren alde jardundakoei dagokien aitortza eginez.
Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea irailaren 25era arte
Ikerketa lana euskaraz izanen da eta hizkuntza ez-sexista erabiliz idatzi beharko da. Beka honen diru zenbatekoa 4.200 eurokoa izango da.
Bekak 5 hilabetez izanen du balioa, esleitzen den egunetik aurrera. Bi hilabeteko epe-luzapena emateko aukera egonen da. Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute.
Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko epea, deialdia iragarri eta, 15 egun naturalekoa izanen da. Hau da: irailaren 25era arte, hau barne. Informazio gehigarria: www.goizueta.eus, idazkaria@mendialdea.eus, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoan: Elbarren 1, Leitza, 948 510840 telefonoa.