Eskubaloian jokatzeko izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Eskubaloi denboraldi berria ate joka dago eta Hernani Eskubaloi Taldeak bere eskola martxan jartzera doa. 2007, 2008, 2009 eta 2010 urtean jaiotako norbaitek Eskubaloi Eskolan izena eman nahi badu, oraindik badu horretarako aukera. Taldearen webgunean sartu (www.hernanieskubaloia.eus) eta  horretarako dagoen inprimakia bete behar da. Ondoren, kluba eskatzaileekin harremanetan jarriko da. Eskolaz gain, norbaitek beste kategoriaren batean hasi nahiko balu, badu horretarako aukera. Bestetik, asteburuan Hernaniko sei taldek aurredenboraldiko sei partidu jokatuko dituzte gaur. Horietako hiru kiroldegiko bigarren pistan, 10:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!