Hamaika urte edo gehiago baldin badituzu, eta arraunean hasi nahi baduzu, ez galdu aukera, eta etor zaitez Hernanira!» Hernani Arraun Elkarteak asteazkenean ekingo dio denboraldi berriari, eta, horretarako, lehen hitzordua egingo dute, 16:00etan, klubaren egoitzan bertan, Ibarluze poligonoan. Entrenatzaileak aurkeztuko dituzte, eta denboraldiaren nondik norakoen berri emango da.