Ibai Alba hernaniarrak Logroñoko Duatloi Krosa irabazi zuen pasa den igandean. Hasieratik bukaerara nagusitu zen Errioxan irabazteko geratzen zitzaion Duatloi bakarrean. Ordu bete, 19 minuto eta 29 segundo behar izan zuen ibilbidea burutzeko; 5 kilometro korrika, 23 kilometro mendiko bizikletan eta beste 2,5 kilometro korrika.