Ikasturte berriko ekintzei hasiera emateko, irekiera festa antolatu da gaurko, Gaztelekuan. Arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara bitartean, hainbat ekintzekin gozatzera animatu dituzte, 12 eta 18 urte bitarteko gazteak. Festa kalera aterako dute, gaurkoan.
Hainbat ekintza, kalean
Berezia izango da gaurko eguna, ikasturte berriko ekintzei hasiera emango baitzaie.
Horrela, hainbat ekitaldi prestatu dituzte, kalean egiteko, hainbat gunetan.
Joseba Barandiaran plazan, adibidez, zezen edo surf taula mekanikoa jarriko dute, eta Gazteleku kanpoko arkupeetan, trentza afrikar eta henna tailerra egingo dira, eta KI DJa musika jartzen ariko da.
Bukatzeko, Gazteleku barruan pintxoak eta edariak jarriko dira, parte-hartzaile guztientzako.
Datozen ekintzak ere, prest
Gaztelekua irekitzeko festaz gain, hilabeteko programazioa ere prestatu dute. Horrela, zerbitzua emango du, ohi bezala, astearteetatik igandeetara.
Astelehenetan bakarrik egoten da itxita.
IRAILEKO PROGRAMAZIOA
Gaur, irekiera festa.
Bihar, jolas librea.
Irailak 22, Futbito txapelketa.
Irailak 23, Santiagomendira irteera.
Irailak 29, Paintball.
Irailak 30, Eskulan tailerra: platerak.
ORDUTEGIA
Astelehenetan itxita.
Astearteetatik ostegunetara irekita, 17:00etatik 20:00etara.
Ostiral eta larunbatetan irekita, 16:30etatik 20:30etara.
Igandetan irekita, 17:00etatik 20:00etara.
HELBIDEA
Joseba Barandiaran plaza.
Telefonoa: 690 010 823/629 823 743.
Zerbitzua 12 eta 18 urte arteko gazteentzako da.