Izenematea gaur, pintura klaseetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Izena emateko bi egun jarri ditu Astigarte elkarteak, pintura eta marrazketa ikastarorako, eta gaurkoa da azken eguna. Kultur etxean egin behar da. Ikastaroa urriaren 1ean hasiko da. Astearteetan, 17:30etatik 19:00etara 10 urtetik beherako umeentzat emango dira klaseak, hilean 26 euroren truke eta matrikula 5 euro ordainduta. Helduentzako klaseak, berriz, larunbatetan izango dira, 10:00etatik 13:00etara, hilean 28 euroren truke eta matrikula 20 euro ordainduta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!