Kirol pixka bat egiteko aitzakiarik ez zaie faltako aurten ere ereñotzuarrei. Izan ere, aurrekoetan bezalaxe, yogan edo aerobikean aritzeko aukera luzatu du Auzo Udalak. Bina saio izango dira astean: yogako klaseak, astearte eta ostegunetan izango dira, 18:00etatik 19:00etara; aerobikekoak, aldiz, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:30etara. Urrian hasiko dira saioak, baina orain egin beharko da izenematea. Hilaren 24ra arte izango da apuntatzeko aukera. Horretarako, Auzo Udalera jo beharko da.