Ikasturte berriarekin batera pasa den asteazkenean berriketaneko saioak hasi dira Ereñotzun. 65 urtetik gorako koadrillatxuak bi orduz Auzo Etxean tertuli, mahai joko eta merienda baten bueltan arratsaldea pasa zuten. Norbaitek bertan parte hartzeko izena eman nahiko balu Auzo Udalera deitu 943 55 10 00 edo asteazkenetan bertara gerturatzearekin nahikoa izango luke.