Ordenantza ikusgai, ostalari eta jatetxeek

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Uztailaren 18ko Plenoan eman zitzaion hasierako onarpena ‘Astigarragako ostalaritza eta jatetxeak lurzoruak erabiltzeko ordenantza erregulatzaileari’, eta orain, ikusgai jarri da.

Irailaren 30era arteko epea dago ordenantza ikusi, eta hala badagokio, nahi diren erreklamazioak jartzeko. Or­denantza Udaleko Idazka­ritzan ikusi daiteke, eta erreklamazioak udaletxeko sarrera erregistro orokorrean edo telematikoki (www.astigarraga.eus) egin daitezke, Plenoari zuzenduta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!