30 lagunetik gotti bildu ziren lehenengo batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Elkartasun  elkartea disolba­tzea helburu duen lehenengo bilera aurreko astean egin zen eta 30 lagunetik gotti bildu ziren batzarrean. Bertan Elkar­ta­sunaren sorrera eta desegitearen beharraren arrazoiak azal­du zitun alkateak.

Tertulia sortu zen eta ez eztabaida, jendeak argi ulertu zuelako disolbatzearen arrazoia. Beraz, lehengo bilera informatiboa izan zen eta ez zen aurkako iritzirik agertu. Estatutuak dira oztopo nagusia elkartea desegiteko eta horregatik, errazteko, lehen bait lehen estatutuak aldatuko dira eta gero elkartea disolbatu. Elkartearen disoluzioa erraz­­teko estatutuak aldatu behar dira eta estatutu aldaketa prozesua hasteko, edo aldaketa hori gauzatzeko, gaur goizeko 11:00etan beste batzar ireki bat egingo da eskolako jangelan. 

Disolbatzea ejekutatzeko 3garren batzarra irailaren 28an, 18:30etan
Estatutuak aldatu ondoren, disolbatzea ejekutatu beharko da beste batzar batean eta horretarako irailaren 28an, ostiralean, eginen da batzarra 18:30etan eskolako jangelan baita ere. 
Informazio gehiago nahi duenak Unai alkateari deitu diezaioke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!