Aurtengo Oroimenaren Eguna hilaren 10ean izango da, eta urtero bezala, bailarako Elkarbizi taldeak Andoainen antolatu du «indarkeriaren biktimak gogoratzeko izendatu den egun horren ospakizuna». Eguerdiko 12:30etan Lopez de la Calle parkeko ‘Askatasunari’ eskultura aurrean jarri dute zita, eta parte hartzeko deia zabaldu dute.