Euskal jaiak emanen dio amaiera udarari, Iskibin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Festa ezberdinekin eman ohi diote bukaera udarari Isikibi kanpinean eta bihar izanen da azkenekoa. Pasa den astean Iskibiir-fest, edo garagardoaren festa, egin zuten laugarren urtez eta bihar Euskal kultura eta tradizioa kanpinera ekarriz itxiko du, beste urte batez, bere denboraldia Iski­bik. Euskal Jaia ospatuko dute hamaikagarren urtez, eta giro ederra izanen da seguru, uneoro trikitilariek alaituta. 

Eguerditik izanen da festa; hasteko, herri kirolen ikuskizuna eginen dute, baita Patxi Larretxea eta bere taldearen emanaldia ere. 
Ondoren, 14:00ak aldera eginen dute bazkaria; talo-jatea izanen da, Goizuetako talogileen eskutik eginen dutena. Sagardoa, ardoa, kopa eta kafea ere hartu ahal izanen da. Arratsaldean jarraituko du festak, toka txapelketarekin.

Txartelak salgai daude. Amaia kafetegian edota Iski­bin bertan erosi daitezke: helduen txartela, 16 euro; haurren txartela, 6 euro. 

Irailaren 22an, despedida pesta
Iskibilek irailaren 22an despedida pesta antolatuko du. izan ere aurtengoa azkenengo denboraldia izango da. 

Iski­bitik eskertu nahi diete «urte guzti hauetan zehar gurera etorri zareten guztioi... bereziki goizuetarrei etxean bezela sentiarazteagatik, aupa zuek!!! Gora Goizueta!!! Gora Xapok!!! Zuekin pasatako urte guzti hauei bukaeratxo bat emateko edo parranda antolatu dugu datorren larunbaterako».

Bertan, Oiartzungo Non­guayaz taldearen kontzertua izango da eta gero goizalderarte musika eta dantza!!
Gauari saltxa pixkat emateko asmoz mozorrotuta joatea eskatzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!