Donostiako Ospitaleetatatik Martuteneko errotondara jaisten den G-40 errepidean trafiko pilaketak sortzen dira, eta hori arintzeko errail bat eraikitzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia.
Abuztuan hasi ziren, eta bi hilabete eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusi dute.
Ospitaleetatik Astigarragara, zuzenean
Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako diputatuak azaldutakoaren arabera, «zuzeneko errail berri bat eraikitzen ari da Ospitaleetatik Astigarragarako mugimendua egiteko. Egun, Martuteneko errotondara sartzeko lau adarretatik hiruk errail zuzenak dituzte eskubirako mugimenduetarako, eta ez daukan bakarra Ospitaleetatik datorrena da».
Horri esker, «Ospitaleetatik Astigarraga aldera dijoan trafikoa nabarmen arinduko» dela azpimarratu du. Izan ere, «kola huandienak 15:00ak aldera sortzen dira, Ospitale guneko langileen laneko irteera orduarekin batera. Zuzeneko errail berri horri esker, Ospitale gunetik GI-40 errepidea hartuta Martuteneko errotondara iristen diren ibilgailuak GI-41 errepiderantz joan ahal izango dira, errotondatik pasa gabe.
Lan hauen aurrekontu osoa 166.462,44 eurokoa da, azaldutakoaren arabera, eta ez diote zirkulazioari eragiten, ezta eragingo ere.