Sarobe eta Zabala garaile, Aste Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 22a, 02:00

Kirolek tarte berezia izan ohi dute Donostiako Aste Nagu­siak irauten duen astean zehar: waterpoloa, esku pelo­ta, saskibaloia... eta pala ere izan ohi da. Hain zuzen, azken horren bueltan egiten den txapelketan parte hartu zuten Maitane Sarobe eta Nagore Zabala aranoarrak, baita ira­bazi ere! 

Trinitate plazako frontoian jokatu zuten finala larun­batean Amaia eta Ane do­nostiarren kontra. 

Bertan bildu zirenen festa giroak eta eguzki izpiek lagunduta, irabazi egin zieten aranoarrek donostiarrei, 22-15. 

Hortaz, txapela janzteko pribilegioa lortu zuten. Parte-hartzaileek ere, etxeratu zituz­ten hainbat opari, eta nola ez, parte-hartu izanaren poza!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!