Mendi irteerarako, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Urteko mendi irteera antolatu du Xalaparta elkarteak, irailaren 30erako. Goizeko 08:00etan abiatuko dira elkartetik, autobusean, Epelera bidean. Han hasita, lau orduko ibilbidea egingo dute, Akola eta Ereñotzutik ibili, eta handik Hernanira bueltatuta, «ingurugiro eta kultura aldetik garrantzia haundiko guneak ezagutuz». Gero, bazkaria egingo dute elkartean. Izenematea zabalik dago, eta irailaren 23ra arte egongo da zerrenda, elkartean. 20 euro dira bazkaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!