Fanderian bihar, Liga hasiera

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Mundarroko mutilen futboleko gorengo taldeak bihar emango dio hasiera Ligari. Fanderiako zelaian jokatuko du, 17:00etan, Touringen kontra. Mailaz jaitsi den taldea da Touring, eta hortaz, Ohorezko Erregionaletik datorrena. Etxe­an ariko da, gainera. Beraz, ez da norgehiagoka erraza izango astigartarrentzako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!