Katekesirako deia luzatu diete San Joan Bataiatzailea, San Jose Langilea eta Ereñotzuko San Antonio parrokiek, Lehen Hezkuntzako 1go mailako haurrei, edo 2018an zehar sei urte bete dituztenei. Datozen egunetan egongo da zabalik, izena emateko epea: astelehenean edo asteartean pasa beharko dute Elkano kaleko lokaletik, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Urriaren 3an ere izango da izena emateko aukera, toki eta ordutegi berean.