Txakur eta katuentzat, zerbitzu konpletoena

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Bosgarren urteurrena du Canexion dendak, txakur eta katuentzako zerbitzurik konpletoena eskaintzen. Horren barruan kokatzen da Canexion metodoa, txakurren eta pertsonen arteko elkarbizitza hobetzeko: «nik aurkitu du­dan modua da, 20 urteko esperientzian ikasia. Egunerokoa orekatzea bilatzen dugu, kasu bakoitza aztertuz, modu sano batean», dio Alberto Fernandez Lacasak. Txakurren jokabidean, heziketan eta elikaduran aditua da bera.

Hain justu, elikaduran espezializatutako denda da Canexion: doako aholkularitza, eta txakur eta katu­en­tzako 30 pentsu baino gehiago, kalitate-prezio eskaintza parekaezinarekin, gehienak exklusiboak; tartean, Firo­kan marka propioa. Albaitaritza zerbi­tzua ere badaukate, eta ileapaindegia ere bai; baita azaleko arazoak dauzkaten txakurrentzako bainu terapeutikoak ere.
Orain, bosgarren urteurrena ospatzeko, denetik egingo dute urrian: loteen zozketak, deskontuak... eta Canex Day festa haundia urriaren 27ko goizean, dendan bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!