SOS Arrazakeria elkarteko Agustin Unzurrunzagak hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan, Biterin. Bertan, gaurko migrazio mugimenduak, elkartasuna eta xenofobia izango ditu aztergai.
Unzurrunzaga bergararra da, baina urteak daramazki Donostian bizitzen. Gipuzkoako SOS Arrazakeriaeko sortzaileetako bat, elkarte horretako koordinatzailea izan da urteetan. Gaur, erretiroa hartuta, bertan segitzen du kolaboratzen. Sei hilabetero txosten osatu bat betetzen du inmigrazioaren inguruan eta Hernaniko hitzaldian hiru gai garrantzitsu jorratuko ditu gainetik.
«Gaur egun migrazioak zertan diren azaldu nahi dut» dio Unzurrunzagak. Azalduko dituen beste bi gai Europako eskuin muturra eta asilo eskaera primarioak izango dira.