Euskal jantziak hartuta, baserriko lanei aitortza

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Izan dira dagoeneko hiru saio, aurreko egunetan, Euskal Jaiak berotzen hasteko; baina gaur­koa eta biharko izango dira bi egun potoloenak, Hernanin.

Euskal jantziak janzteko deia egin diete herritarrei gaur, abeltzain azokarekin hasiko den egunean. Baserriko lanbi­deen erakustaldia ere egingo dute, Tilosetan; izan ere, base­rriko lanei aitortza egin nahi izan diete, Euskal Jaietan.

Eta aitortza jasoko dute bai­ta ere, dendaren 100garren urteurrenean, Portalondo es­tan­kokoek. Ez dira faltako zita klasikoak ere: txakolin dasta­keta, herri kirolak, erromeria, Musika Bandaren  ikasturteko aurreneko emanaldia...

14 artisau postu, bihar
Eta urteroko zita beteko du, bihar, Pablo Lasa Artisau Azo­kak ere. Plaza Berrin jarriko dute, Gipuzkoa osotik, Nafa­rro­atik, Arabatik eta Zara­go­za­tik etorritako 14 artisau pos­tu­rekin. Haurrentzako tailer bat ere izango da, egurrezko arrai bat egiteko; eta beste bat, egur taila erakustaldia eskainiz, motozerra eta rotaflexarekin.

Euskal Herriko Burduntzi Txapelketa, Plazan
Bihar izango da, baita ere, Eus­kal Herriko Burduntzi Txapel­keta, nobedadeetako bat. Pla­zan ariko dira, goizeko 08:00etatik arku­mea bur­dun­tzian erre­tzen, 11 par­te­har­tzaile profe­sio­nal, Eus­kal Herri osokoak.

Gero, arkume pin­­txo­ak sal­du­ko di­tuzte, eta Etio­pia-Utopia elkar­tea lagun­tzera bide­ra­tu­ko dute, bil­du­ta­ko dirua. 

EUSKAL JAIAK 2018

GAUR, larunbata
10:00, Abeltzain azoka, Tilosetan.
11:00, Talo-dastaketa, Iturriaga kalean.
11:00, Baserriko lanbideen erakustaldia, Tilosetan: behiak jeztea.
11:30, Antzinako jokoak, Tilosetan.
12:00, Txakolin-dastaketa, Iturriaga kalean.
12:00, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik abiatuta.
12:00, Portalondokoei omenaldia. Antolatzailea: Kaxko Elkartea.
12:30, Erraldoi eta buruhandiak.
12:30, Herri kirolak, Tilosetan.
17:30, Haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolate-jatea, Tilosetan.
18:30, Erromeria Jaiki Hadi taldearekin Plaza Berrin (euria egiten badu, 19:00etan Atsegindegin). San Joan Konpartsa.
19:00-22:00, Trikitilariak.
19:45, Musika Bandaren emanaldia, arkupetan.
20:00 eta 23:00, Iratzar taldearekin dantzaldia, Tilosetan.

BIHAR, igandea
09:00, Diana, Txistulari Bandarekin.
10:00, XXXIX Pablo Lasa Artisau Azoka Plaza Berrin.
11:00, Sagardo-dastaketa Plazan.
11:30, Euskal Herriko burduntzi txapelketa Plazan.
12:00, XXI. Trikitixa txapelketa, Plazan.
12:00, Esku pelota eta pala txapelketa, Tilosetan. Euria eginez gero, frontoian.
18:00, XXIV. Gazteen dantza askatuko txapelketa Plaza Berrin. Euria eginez gero, Biterin.
19:30, Tio Teroen semeak dantza taldearen umore emanaldia, Tilosetan: Festamentua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!