Mugikortasun jasangarriaren bidean, festa zein baliabide

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Egitasmo bikoitza aurkeztu zuten mugikortasun ja­san­ga­rriaren bidean, atzo Herna­ni­ko Lanbide Heziketan elkartu­ta, ikastetxeko eta Udaleko ordez­kariek. Batetik, Mugikortasun Astearen berri eman zuten, da­torren astean ospatuko de­na Hernanin, hilaren 21etik 23ra. Eta bestetik, aurkeztu zuten bizikletentzako aparkalekua, ikastetxeko ziklo ezberdinek elkarlanean garatu dutena.
«Horrelako gauzak elkar­la­nean egiteak, aberastu egiten ditu. Elkarte ezber­di­nekin ba­te­ra antolatzen dugu Mugikor­ta­sun Astea; eta elkar­lanean aritu gara Lanbide He­zike­ta­re­kin, proiektu hau au­rrera era­mateko», azaldu zuen Esti Aldeiturriaga zinegotziak.

Mertxe Gomez mugikor­ta­sun teknikariak eman zuen, aur­tengo ekintzen berri. Ohi­ko ginkana egokituak emango dio hasiera ostiralean. Larun­ba­tean, Urbieta kalea itxita egon­go da, Karrerotik Marie­lu­tsera, Patin Festa ospatzeko. Ipar martxako ikastaroa eta ibilaldia izango da nobedadea, Atsegindegin. Beste berrita­su­na, igandean: emisio txikiko ibil­ga­iluen erakusketa jarriko dute, Zinkoenean: ibilgailu hibri­do­ak eta elektrikoak. Ez du hu­tsik egingo, Bizikleta Festak ere.

«Hezkuntza ere, kalera atera behar dugu»
Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleek, bere aldetik, azal­du zuten animazioko, diseinuko eta fabrikazioko ikasleen lana izan dela bizikletentzako apar­kalekua: «polita da ikustea, egi­­ten duzun pieza horrek pro­iektu bat osatzeko balio duela, eta kalera dijoala. Uste dugu, hezkuntza ere, kalera atera behar dela». 8-9 bizikleten­tza­ko aparkalekuak jarriko dituzte, herriko lau tokitan. «Asmoa da, proiektu berriak garatzea Uda­larekin elkar­lanean, ildo ho­ne­tatik», aurreratu zuen Ainitze Blanco zuzendariak. 

MUGIKORTASUN ASTEA
IRAILAK 21, ostirala
17:30-19:30, Kirol egokituaren ginkana, Atsegindegin.

IRAILAK 22, larunbata
10:00, Patin Festako elkarretara­tzea, Plaza Berrin. 10:30etan hasiko dute ibilaldia.
10:30, Ipar martxako oinarrizko ikastaroa eta ibilaldia, Atseginde­gitik abiatuta; euria eginez gero, kiroldegian. Makilak utziko dizkiote, eskatzen dituenari.
11:30, Patin Festako ginkana, Urbieta kalean.
12:15, Patinatzaile trebatu eta txapeldunen erakustaldia, Urbieta kalean: slalom, saltoak...
13:00, Hamaiketakoa, Patin Festako partehartzaile guztientzat.

IRAILAK 23, igandea
09:30-12:00, Bizikleta ibilaldia, Atsegindegitik abiatuta.
09:30-12:00, Bide-heziketa zirkuitua, Atsegindegin.
10:00-14:00, Emisio txikiko ibilgailuen erakusketa: ibilgailu hibrido eta elektrikoak (autoak, motoak eta bizikletak). Zinkoenean. Horietako batzuk probatzeko aukera ere izango da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!