Erika Elizari hernaniarrak irabazi du, aurtengo Igartza Saria, 21garren edizioa hain justu. Zendabalitz eleberri proiektua aurkeztu zuen Elizarik, idazle gazteentzako sariketara, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dutena.
Aurkeztu ziren 12 proiektuen artean, hernaniarrarena aukeratu zuten hiru epaimahaiek; Miren Amurizak, Garazi Kamiok eta Igor Estankonak. Eta beraz, Elizarik jasoko du beka, eleberria idatzi eta argitaratu ahal izateko.
Aireratzeko gai ez den hegazkin baten barruan kokatuko da Zendabalitz: «hegaldi gorabeheratsu baten kronika da. 100 lagun daude hegazkin horretan, atera ezinik. Aireratze pistatik metro gutxitara gelditu da hegazkina, arazo tekniko bat antzeman duelako. Ezusteko horrek, kontzientzia turbulentziak sortuko ditu zazpi bidaiarirengan, beraien iraganari edota etorkizunari lotutako kezkak piztuz», aurreratu du Elizarik berak.