Ate irekiak, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 13a, 02:00

Ikasturtea hastera dijoa Hernaniko Gimnasia Erritmiko elkartea, eta horren aurretik, azkeneko egunak izango dituzte herriko neska-mutilek izena emateko. Hain zuzen, 2009 eta 2013 bitartekoek eman ahal izango dute izena larunbatera arte, baita gimnasia akrobatikoan aritu nahi dutenek ere. Horrez gain, ate irekiak antolatu dituzte biharko; 17:00etatik 18:00etara izango da aukera, kirola gertuagotik 
ezagutzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!