Ikasturte berrirako, prest

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 1a, 02:00

Datorren ikasturtea bertan da jada, eta ohi bezala, kultura arloko ikastaroak egiteko aukera izango da Astigarragan. Udalak antolatuta batzuk, eta elkarteen eskutik, besteak, iraila aprobetxatuko dute izen-emate epeak irekitzeko. Ikas­taro gehienak, aldiz, urrian dira hastekoak.

Denetarik, aukeran
Yoga, dantza latinoak, pintura eta marrazketa, baita Txi kung tailerra ere. Urtero bezala, denetarik izango da aukeran, Astigarragan bertan. 

- Ebaki eta josi. Maila guztiak, ostiraletan (18:00-20:00). Ikasturteko prezioa: bertakoek, 148 euro; kanpokoek, 178 euro.
- Euskal dantzak. Haur eta helduen­tzat Astigar elkartearen eskutik. Izen-ematea: irailaren 12 eta 13an, 19:00etan elkartearen lokalean (Santio zeharbidea, Mirasol behea). Ikasturte osoko prezioa: 100 euro; hiru senide, 250 euro.
- Euskara. AEK Euskaltegian, talde presentzialetan edo autoikaskuntza bidez. Udalak diruz lagunduta: %75 edo %100. Izen-ematea irailaren 3tik aurrera, kultur etxean. Ordutegiak: astelehen eta asteazkenetan, 09:00etatik 13:00etara; astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. Informazio gehiagorako: 607 610 687 edo astigarraga@aek.eus.
- Guraso Eskola. Ikastolan hilean behin asteazkenarekin. Urriaren 17tik ekainaren 12ra, bi orduko saioak. Pre­zioa: Udalak kostuaren %50a, eta bes­te, %50a izena ematen duten gu­­ra­soen artean. Informazioa: Herri Eskolako Guraso Elkartean, 943 551 262.
- Dantza latinoak. Astelehenetan. Ikasturteko prezioa: bertakoek, 112 euro; kanpokoek, 135 euro. Hastapena eta erdi maila: 18:30-20:00; maila aurreratua: 20:15-21:45.
- Pintura eta marrazketa. Astigarte elkartearen eskutik. Izen-ematea: irailak 8 eta 15ean, kultur etxean. Prezioak: helduek, 28 euro hilean, eta 20 euro, matrikula; haurrek, 26 euro hilean, eta 5 euro, matrikula. Larunbatetan, 10:00-13:00; astearteetan, 10 urte bitarteko haurrentzat, 17:30-19:00. 
- Txi kung. Emakumeentzat. Harituz elkartearen eskutik. Astelehen eta asteazkenetan, 09:30etatik 11:00etara. Prezioa: 35 euro hilean. Telf.: 610 202 268.
- Yoga. Astearte eta ostegunetan. Ikasturteko prezioa: 239 euro; 287 euro, kanpokoak. Goizean: 09:30-11:00; arratsaldean: 18:30-20:00. 
- Zura tailatzea. Maila guztiak ostegunetan. Ikasturteko prezioa: 239 euro; 287 euro, kanpokoak. Goizean, 10:00-13:00; arratsaldean, 16:30-19:00. 
*Dantza latinoak, Yoga eta Zura taila­tzea: izen-ematea Kultur etxean: 943 335 064.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!