Udaran zehar egin bezala, liztor beltzen kabiaz ohartarazi nahi du, beste behin, Hernaniko Udaleko Babes Zibilak. Oraingo honetan, sagarrak biltzeko garaia dela-eta bidali du prentsa-oharra.
«Zuhaitzak astintzerakoan, arrisku egoerak sortu daitezke»
2018ko uzta jasotzen hasiko diren honetan Hernaniko Babes Zibilak ohartarazi du «sagarrondoetan liztor beltzaren kabiak» egon daitezkeela. Hortaz, «zuhaitzak astintzerakoan, arrisku egoerak sortu daitezke».
Gainera, nabarmendu du: «liztorren kabiak, garai honetan, haundiak dira». Horregatik guztiagatik, eta arazoak saihesteko, «aurretik ondo begiratzea» gomendatu du Babes Zibilak.
50 kabi kendu dituzte aurten udal langileek.
50 kabi kenduta, aurten
Hain zuzen, Babes Zibila da herrigunean antzematen diren kabiak kentzeaz edota neutralizatzeaz arduratzen den udal zerbitzua. Hain zuzen, aurten 50 kabi kendu dituztela adierazi dute.