Ikasturte berriarekin batean hasi zuten herenegun denboraldi berria Hernaniko Kirol Elkarteko urtetako taldeek, igeriketa nahiz waterpolokoek. Pixkanaka entrenatzen hasiko dira denboraldiko erronkei begira.
Urtero bezala, hasiera hori irudikatu zuten taldeko argazkiarekin; kiroldegi azpian elkartu ziren gaztetxo, heldu nahiz entrenatzaileak. Horiek guztiak taldeko 30garren urteurreneko ekipazio berriarekin.
Taldera batzeko aukera, irailean zehar
Dena den, taldeak ez daude itxita, eta irailean zehar taldeetara batzeko aukera egongo dela adierazi dute. Nahi duenak, kiroldegiko sarreran galdetu beharko du.